Gum Health Day 2024 Gum Health Day 2024 #GumsRock Read more ...

Argibideak

Adina

Sar ezazu pazienteren adina.

Hortzen eta inplanteen kopurua

Hortzen eta inplanteen kopurua sartu behar da OZ % kalkulatzeko (1-32, hirugarren haginak sar daitezke).

Kokalekuen kopurua hortz/inplante bakoitzeko

Hortz/inplante bakoitzeko, aukeratu kokalekuen kopurua (2, 4 edo 6) OZ kalkulatzeko.

OZ-positiboa duten kokalekuen kopurua

OZ-positiboa duten kokalekuen kopurua sartu.

ZS ≥5 mm duten kokalekuen kopurua

5 mm edo gehiagoko zundaketa-sakonera duten kokalekuen kopurua sartu.

Galdutako hortzen kopurua

Galdutako hortzen kopurua sartu (1-28, hirugarren haginak ez dira kontuan hartzen).

Hezur albeolarraren galeraren %

Lekurik aurreratuenean galduriko hezur albeolarraren zenbatekoa % 10-eko gehikuntzetan sartu. Erradiografia periapikaletan, hezur albeolarraren galeraren %-a idun-lerrotik 1 mm beheragotik sustraiaren erpinerainoko distantziarekin alderatzen da. Hegal-ausikiaren erradiografietan, hezur albeolarraren galeraren %-a 1 mm bakoitzeko % 10-ean kalkulatzen da.

Syst./Gen.

Aukeratu "Bai" hurrengo egoera sistemikoentzat: Diabetes I edo II mota, IL-1 polimorfismoa, edo estresa.

Ingur.

"Erretzaile-ohia (ErrO)" aukeratu tabakoa orain dela 5 urte edo gehiago utzi badu. "Noizbehinkako Erretzailea (NbErr)" aukeratu, egunean 10 zigarreta arte erretzen badu, "Erretzailea (Err)" egunean 20 zigarreta arte erretzen badu, eta "Erretzaile Handia (ErrH)" egunean 20 zigarreta baino gehiago erretzen badu.


Bibliografia

LANG N P, TONETTI M S: Periodontal risk assessment (PRA) for patients in supportive periodontal therapy (SPT). Oral Health Prev Dent 1: 7-16 (2003).

Download Article